Nazioarteko erakundeen sistema errotik eraldatzeko manifestua
GUK, MUNDUKO HERRITARROK, ondorengo belaunaldiak gerratik, pobreziatik, injustiziatik, kulturaren uniformetasunetik eta ingurumenaren suntsiketatik babestu nahian,
Gizateriaren arazoak eta erronkak oso larriak direla ALDARRIKATZEN DUGU, eta, zehazki:
- Globalizazio prozesuak areagotu egiten dituela munduko arazoen arteko mendekotasuna eta konplexutasuna, eta aberatsen eta pobreen arteko aldea
- Bake eta segurtasun gaietan, nazioarteko erakundeen sistemaren ahulaldiak eta marjinazioak indarraren alde bakarreko erabilera eragin duela azken gerra gertakarietan (Irak...).
Testuinguru horretan, herritarrok aldarrikatzen dugu mundu bidezkoagoa egin daitekeela, eta gure bizitzei egunero eragiten dieten erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartzeko eskubide demokratikoa eskatzen dugu. Horregatik guztiagatik,
Nazioarteko erakundeen sistemaren eraldaketa sakona PROPOSATZEN DUGU. Eraldaketa horrek bermatu beharko du:
- Globalizazioaren gobernagarritasun demokratikoa, munduko arazo larriei eta erronkei irtenbidea ematen laguntzeko.
- Pobrezia ezabatzea, eta garapen solidario orekatuagoa sustatzea, kultura, natura eta genero aniztasuna erabat errespetatuko duena.
- Munduko bakea eta segurtasuna, bertan, gizakiaren eta ingurumenaren segurtasuna barne hartuta. Beti ere, justizian eta askatasunean oinarrituta.
- Erabaki globalak hartzeko prozesuetan, munduko herritarrek eta gizarte zibilaren erakundeek zuzenean ordezkatuak izateko eta aukeratze prozesuetan parte hartzeko mekanismoak.
Horretarako, Nazio Batuak indartu eta demokratizatu egin behar dira, nazioarteko erakundeen sistema demokratiko, koherente, arduratsu eta eraginkor baten erdigunean jarriz. Zehazki, batetik, Nazio Batuen Erakundeko organoen eta agentzien osaera eta erabakitze prozesuak demokratizatuz, bere funtzionamendu eraginkorra eta demokratikoa lortzeko; bestetik, gainerako alde anitzeko erakunde orokorrak (NMF, MB, MMA, etab.) indartuz eta bere baitan hartuz. Helburu horiek lortzeko,
Prozesu hau SUSTATZEN DUGU
Munduko herritarrak mobilizatzea; honako honetan oinarrituz, adibidez: munduko herritarrak eta erakundeak manifestu honi atxikitzea, "munduko herritarren ekimen legegile" gisa, Nazio Batuen Batzar Nagusira irits dadin.
SINA EZAZU MANIFESTUA!
|